XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleak, gordin aukera lezake.

Orduan ikasleak esaten du: Nere txarteleko hitza gordin-en hoskidea da.

2 Taldeko beste ikasle batzuk lehen ikaslearen txarteleko hitza zein den asmatu behar dute.

Galderak egiten dituzte, adib.

A ikaslea: Kolpe bat hartzean sentitzen duzuna al da?.

Ikasle txartelduna: Ez, ez da min.

B ikaslea: Zerbait ikusteko gogoa al da?.

txarteldun ikaslea: Ez, ez da ikusmin.

C ikaslea: Zintzoa ba zara horixe zara?.

txarteldun ikaslea: Ez, ez da fin.

3 Banatu berriro txartelak, eta jokatu berriz.

Eskerrona.

Iharduera honetarako ideia Hurwiryz eta Goddard-en liburutik aterea da: .

G/9 Hitza marraztu.

MAILA.

Hasiberritik Aurreratura.

DENBORA.

5 minutu lehen klasean, 15-20 bigarrenean.

PRESTAKETA.

Aukeratu ikasleek berrikustea nahi dituzun hitzak.

Ez dute marrazterrazak izan behar derrigor.

IKASGELAN.

Idatzi hitzak arbelean, ondoren esan ikasleei hitz bakoitzarentzat marrazki bat egiteko etxeko lan gisa.

HURRENGO KLASEAN.

Eskatu ikasleei bikoteetan iharduteko, batera, beren marrazkiak elkarri erakutsiz eta azalduz zergatik uste duten marrazkiak hitzei egokitzen zaiela.

ADIBIDEA.

interregnum: errege bat lurrean hilda eta beste bat bizirik, koroatua izateko zorian.